XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zintzur-sagarra Sin.: Gorgoila.

Tiroide kartilagoak lepoan sortzen duen konkordura, gizonezkoan irtenagoa emakumezkoan baino.

Zirkulazio fetala Sin.: Fetu(aren) zirkulazioa.

Fetuan gertatzen den zirkulazioa: karenako odol arteriala zilbor-benatik pasa eta Arantius-en hoditik iristen da beheko kaba benara.

Bihotzeko bi aurikulek elkar komunikatzen dute eta fetuan barrena ibili den odola zilbor-arteriatik itzultzen da karenara.

Zirkulazio handia Sin.: Zirkulazio sistemikoa.

Ezkerreko bentrikulutik aortan barrena abiatuz, odol arteriala organo guztietara banatu (beroietan trukaketa nutritiboak egin daitezen) eta ondoren odol benosoa goiko eta beheko kaba benen bidez eskuineko aurikulara bueltatzen duen odol-zirkuitua.

Zirkulazio plazentarioa Sin.: Karena(ko) zirkulazioa.

Fetuaren eta amaren arteko odolaren zirkulazioa, fetuaren zilborreko odol-hodietan barrena, karenako biloen eta amaren umetokiaren artean gauzatzen dena.

Fetuaren beharrizanak (aireztapena, zurgapena eta iraizpena) zirkulazio honek asetzen ditu, umetoki-barneko bizitzak irauten duen bitartean. (Ik. Ird. hurrengo orrian).

Zirkulazio fetala, izanik, 1: plazenta; 2: zilbor-bena; 3: ; 4: ; 5: eta 6: zilbor-arteria.